XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Eskala-ekonomiak enpresaren tamaina, hau da, ekoizpen-ahalmena, handitzearen ondorioz produktuaren unitateko batezbesteko kostua murriztean sortzen dira.
II.2 atalean sektore honetan aurki daitezkeen produkzio-sistemak aipatu ditugula gogora ekarri nahi dizugu. Hiru funtzionamendu-eskala desberdin daudela esan dugu eta hauetako bakoitzari kostu desberdinak lotzen zaizkio.
Funtzionamendu-eskala handiagoa den heinean, orduan eta baxuagoak izango dira produkzio-kostuak.
Enpresaren tamaina handitzeak ekoizpen-teknologia berria eskuratzea ahalbidetzen duelako liteke hori.
Hau da, teknologi jauzi bat ahalbidetzen du, ekoizpen-kostu baxuekin ekoiz dezakeen produkzio-ekipoa erabiliz.
- Enpresak denboraren buruan ekoiztutako eta saldutako unitateak gehitzen diren heinean unitateko kostuek jasaten duten murrizketari Esperientzi Kurbaren efektua deritzo.
Kostuen gutxitzearen iturria honako hauxe izan daiteke, adibidez: langileek teknologia menperatzea eta ondorioz eraginkortasun handiagoz erabiltzea.
Ekoiztutako unitate-bolumen jakin batetik aurrera sortuko du eragina esperientzi kurbak. Zenbat unitate beharko dira? Jokoaren emaitzek erantzungo diote galdera horri.
2- Produktuaren ezaugarriak ahalik eta gehien sinplifikatzea.